ETORKINEKIN BAT

Historia

Barrio de San Francisco en BilbaoEtorkinekin Bat 1994an sortu zen boluntarioen eta etorkinen arteko landa-lanaren bidez; borondateak eta ahaleginak elkartu zituzten elkarbizitza askotarikoa sustatzeko eta errazteko eta etorkina lan- eta gizarte-munduan txertatzeko helburuarekin; azkenik, 1996an, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa eratu zen.

1997an, Bilbo Zaharreko San Frantzisko auzoa izenekoan finkatu genuen gure egoitza; leku txikian Bizkaiko ahalik eta etorkin kopuru handiena biltzen duen leku estrategikoa da. Hori dela eta, egoera honetatik abiatuta, gure helburuak etorkinen errealitatearekiko modu zuzenagoan eta denbora laburragoan gauzatu ahal izango ditugu.

1997ko otsailean, Harresiak apurtuz Koordinatzailearen, Euskadiko etorkinei babesa emateko GKEen, bazkide-sortzaile gisa parte hartzera pasatu ginen; izan ere, proiektuaren hasieratik argi genuen oso garrantzitsua zela beste elkarteekin koordinatzea, betiere, osagarritasun-bideak eta elkarrekiko lankidetza bilatuz.

Conde Mirasol 11-lonja1ª, Bilbao · Telef y Fax: 94.416.06.60 · info@etorkinekinbat.org