ETORKINEKIN BAT

“And Jęf tailerrak”

And Jęf Tailerrak (woloferako egokitzapena, "Elkarrekin lan egin edo egiten dugu” esan nahi du; erakundeko erabiltzaileek aukeratutako izena da) errealitatearen azterketa egin ostean eta alorrean lan egiten zuten beste elkarteetan antzeko eskaintzen gabezia detektatu ostean sortu ziren atzerriko etorkinek jasaten zuten gizarte- eta lan-bazterketa egoerari erantzuna emateko helburuarekin.

And Jęf Tailerrek parte hartzeko proiektu integrala eratzen dute eta garapen pertsonala, gizarteratzea eta erabiltzailearen lan-txertaketa biltzen dituzte. Autoestimua landuz, laneko ohituretan heziz eta harreman pertsonalak sustatuz, etorkina gizartera dadin ahalegintzea da helburua.

JARDUEREN PROGRAMAK honako jarduera-eremuak hartzen ditu aintzat:

  • Beharren azterketa eta txertaketa-bidea egitea
  • GIZARTE GAITASUNAK, OSASUNERAKO HEZKUNTZA, ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK, ETXEKO ETA ENPRESAKO EKONOMIA, MEKANOGRAFIA, OFIMATIKA ETA INTERNET... moduluak eskaintzea. 
  • Banakako jarraipenak
  • Informazioa, orientazioa eta neurketa beste baliabide, erakunde edota enpresekin
  • Kultura- eta aisialdi-jarduerak.
aula

Conde Mirasol 11-lonja1ª, Bilbao · Telef y Fax: 94.416.06.60 · info@etorkinekinbat.org